Lehenengo astea: urriaren 17-18a:
IKT-ak eskola eremuan Eskola 2.0 deituriko proiektua hobeto bideratzeko baita
teknologia berrietan gaitasuna garatzeko sortutako irakasgaia den heinean, garrantzi berezia eman behar zaio
honi. Gu irakasleak izango garen heinean, kontuan izan behar ditugu gure eskura dauden hainbat alderdi, zeinek irakaste-ikaste prozesua aurrera joateak ahalbidetzen duten. Horien artean, metodologia eta baliabideen erabilera sartzen denez, eta gaur egun izugarrizko iraultza teknologiko batean murgilduta gaudenez, ezinbestekoa da teknologiak eskolan duten eremuari erreparatzea. Hori dela eta, zer nolako erabilera izan ahal duten teknologia berriek eskolan aztertzea ezinbestekoa dela uste dut.
Horretarako, IKT irakasgaiak gure irakasle gisako prestakuntzarako programan lekua izateak oso garrantzitsua dela uste dut. Etorkizun batean irakasleak izango gara eta ahalik eta metodologia eta baliabide aberatsenak erabili behar izango ditugu, eta horietatik pil-pilean daudenak teknologia berriak dira. Hori dela eta, irakasgai honetan teknologia berriak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzea gustatuko litzaidake. Niri dagokionez, teknologi berrietan ez naiz trebeegia, beraz asko ikasi ahal izango dudala benetan uste dut.
IKT irakasgaiaren programari dagokionez, lehenengo aste honetan lauhilabetekoan burutuko ditugun ekintzen aurkezpena jaso egin dugu. Ekintza horiek bi izango dira, bata taldean lan egiteko eta bestea, aldiz, bakarka burutzeko. Taldekoari dagokionez, teknologia berriekin zerikusia duten kurtso oso baterako proiektua sortu behar izango dugu. Horretarako, hainbat pausu jarraitu beharko ditugu, jarduera desberdinak egiten. Bestetik, bakarkako lanari dagokionez, Blogg bat sortu behar izan dugu, gaur bertan hasi behar izan duguna. Lan honetarako bi saio baino ez ditugu klasean izango, beraz etxen egin beharreko lana izan beharko da. Hala ere, saio horietan Bogg-aren aukera guztien azalpena jasoko dugu, eta moodle-en praktiken material guztia eskura izango dugu.
Nire Blogga ingelesa jorratzeko, baita euskara, sortu dut. Bertan ingelesa lantzeko material desberdina eta interesgarria aurkitzeko aukera dago, hala nola errezetak, abestiak edo txisteak. Lehen esan dudan bezalaxe, ni ez naiz teknologia berrietan oso trebea, baina nire ahalmen guztiak jarriko ditut Blogg interesgarri eta polit bat sortzeko. Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratuta egongo denez, nahiko erraza ta sinplea egingo dut, baina esan bezala, material interesgarriarekin. Hala ere, niri dagokionez, unibertsitatetik at denbora libre oso gutxi daukat, beraz ez dakit nola bideratu ahal izango dudan Blogga-ren lana.
Lauhilabeteko honetan burutuko ditugun proiektuak alde batera utzita, aste honetan izandako bi saioetan teknologia berrietan murgiltzeko haurnasketa bat egitea proposatu digute, Google-ek eskaintzen dituen aukerak oinarritzat izanda. Horretarako lauko taldeetan Google Drive bat zabaldu behar izan dugu eta bertan, taldekide bakoitzak, bere hausnarketa pertsonala egin behar izan du. Nire taldeak, hainbat ondorio atera ditu, adibidez, Google-ek taldean aritzeko aukera asko eskaintzen dituela, hala nola Google Drive, Google sytes, etab. Baita maila pertsonalean lan egiteko ere, hala nola argazkiak sartzeko tokia edo e-maila.
Aurreko guztia kontuan izanda, irakasgai honenganako ditudan itxaropenak asko dira, eta nahiko altuak, ikasi behar dudan guztia ikastea espero dudalako eta teknologia berrietan trebeagoa izatea espero dudalako. Hori dela eta, ahalik eta gehiena egiten saiatuko naiz, etorkizun batean eskola eremuan teknologia berriak erabiltzen gai izateko.
Bigarren astea: urriaren 24-25a:
Aste honetan, binaka eta bakarka elakr lotutako bi ekintza burutu behar izan ditugu. Bakarkako ekintzari dagokionez, gure fitxa pertsonala bete behar izan ditugu, datu pertsonalekin eta hainbat hausnarketa eginez. Bertan, gure bizitzan zehar izan dugun teknologia berriekiko esperientziak etab. azaldu behar izan ditugu. Nire esperientzia pertsonalari dagokionez, eta teknologia berriekin zerikusia duten nire ezagutzak kontuan izanda, IKT-etan oso heziketa txarra izan dudala ondorioztatu dezaket, eskolan Excel eta Word programak baino ez genituen erabiltzen, eta soilik testuak kopiatzeko, hau da, ikasketa mekanizatua egiten genuen. Informatika deitzen zen nire irakasgaia eta irakasgai horretan soilik erabiltzen genituen ordenagailuak. Beraz, ez da arraroa nire jakintzak teknologia eremuan hain txikiak izateak.
Geroago, norberaren esperientzia eta ezagutza pertsonalak alde batera utzita eta beste batekin zure ezagutzak partekatzeko, beste ekintza bat burutu behar izan dugu binaka. Ordenagailuen inguruan ditugun aurre ezagutzak identifikatzeko, binaka galdetegi bat egin behar izan dugu. Bertan ordenagailu bat erabiltzerakoan agertzen diren arazo desberdinak aukerztu dira, baita egoera desberdina ere bai. Horietako lehenengo galderak erantzuteko ez ditugu arazorik izan, baina azkenengoak, hala nola "Zenbat MB daude GB batean?". Interneten bilatu behar izan dugu informazioa galdera hori erantzuteko.
Aste honetan egindako lanari erreparatuz, dure aurreideiak, esperientziak eta aurrezagutzak zeintzuk diren identifikatzeko eta horietaz hausnarketa egiteko oso ekintza aproposak egin ditugula uste dut. Eskolan, ikasleen ezagutzak ikaste-irakaste prozesuaren oinarria izan behar dira, eta horretarako irakasleak horiek identifikatzeko horrelako ariketak egitea komenigarria da. Beraz, ekintza horiek burutzea oso ideia ona dela uste dut, lauhiñabetekoa amaitzerakoan, lehenengo momentuan izandako ezagutzak momentu horretan izandakoekin konparatzeko, eta guk izan dugun garapena ikusteko aukera izateko.
Hirugarren astea: urriaren 30a, azaroaren 1a :
Aste honetako bi saioetan Gmailek eskaintzen dituen baliabideak eta aukerak aztertu ditugu. Bertan etiketak, spam-ak, etab. sortu ahal ditugula ikasi dugu, gure Gmail-a hobeto antolatzeko. Ikasitakoa oso baliogarria del uste dut, Gmail-a eguneroko bizitzan erabiltzen dugun programa delako, eta bertan agertutako aukerak ezagutzea eta nola erabiltzen diren ikastea oso garrantzitsua dela uste dudalako.
Azkenean, programa bat nahiz eta egunero erabili, bertako aukerak frogatzen ez badira, edo nola erabiltzen diren inork ez badizu azaltzen, inoiz ez duzu modu onean eta aberatzan erabiliko. Beraz, esan dezaket aste honetako saioetan nahiko ikasi dudala.
Bosgarren astea: azaroaren 14-15a :
Aste honetan taldean sortu beharreko proiektuan murgildu gara. Proiektu honetarako egin beharreko lehenengo pausoa taldeko akta betetzea izan da. Bigarrenez, pasaden urtean talde lanetan aritzerakoan izan genituen esperientzietaz hausnartu behar izan dugu. Horretarako fitxa bat bete behar izan dugu, non galdera sorta bat agertzen zen.
Geroego, horretaz hausnarketa sakonagoa egiteko, "Los jetas y los pasotas" testua irakurri behar izan dugu, non lan taldean aritzerakoan sortu ahal diren egoerak aurkezten diren eta horien aurrean zer nolako jarrera izan behar dugun azaltzen zuen.
Proiektuarekin asteko, sites bat ireki dugu eta egitura sortu dugu, gure proiektua ahalik eta argiren agertzeko. Bertan talde kide bakoitzeko aurkezpena egin dugu, eta proiektuak eskatzen dituen atal bakoitzerako lekua ere sortu egin dugu.
Taldearen hausnarketari dagokionezn, niri dagokionez, ez dut uste talde honetan arazorik izango ditudanik, oso neska langileak taldekidetzat ditudalako, eta badakidalako horiek lanarekiko konpromesua osoa izaten dela beti. Beraz, lasaitasunez eta oso eroso lan egingo dugula badakit lana hasi aurretik.
Zazpigarren astea: azaroaren 28-29a :
Aste honetan beste asteetan baino lan gogorragoa egin dugu. Lehenengo saioan, guk sortutako proiektua eskolaren egoeraren azterketa egin dugu eta horretarako Glogster programa erbaili dugu. Niretzat Glogster programa ezezaguna zen, beraz beste taldekide batek idazten zuen eta nik laguntzen nion informazioa antolatzen. Oso baliabide interesgarria dela uste dut, bertan bideoak etab. sartzeko aukera dagoelako, eta lanen aurkezpenak egiteko oso aproposa dela uste dut.
Bigarren saioan, gaitasun digitalaren inguruko bideo eta azalpen asko jaso ditugu, eta geroago gure sites-en horren eskema egin behar izan dugu. Klasean jasotako informazioa a parte, interneten ere informazioa bilatu egin dugu eta azkenean Popplet programa erabili dugu eskema egiteko. Programa honek eskemak egiteko oso baliogarria da, baita erraza ere bai. Glogster bezala, ez nuen baliabide hori ezagutzen, beraz esan dezaket gaurko astean internetek dohainik eskaintzen dituen bi ba,liabide ezagutu ditudala, eta hezkuntzan oso baliogarriak direnak, bai edukiak jorratzeko teknologia berriak erabiltzen ari diren bitartean, baita lanen bat burutzeko.
Gaitasun digitalari buruzko eta aste honetan ikasitakoa kontuan izanda, gaurko gizartean ematen ari diren aldaketak teknologia berrien aldetik murgiltzeko eta horietan trebea izateko eskolan gaitasun digitala garatu behar dela ezinbestekoa da. Nik esan dezaket aste honetan nire ezagutza digitalak zabaldu ditudala nire taldekideei esker, beraz oso aste ona izan dela uste dut.
Bederatzigarren astea: abenduaren 12-13a :

Gaurko
saioan, Blogg-ean txertatzeko hainbat baliabide eta materialak nola sortzen
diren ikasi dugu, hala nola Voki, StoryBird, Jake Zone eta Globster. Baliabide
horiek internetari esker eskura ditzakegu eta bai Blogg-ean, baita beste
edozein proiekturako baliogarriak izan daitezke.
Alde batetik, Globster-i esker
gai bati inguruan eskema edo laburpen bat egiterakoan, aurkezpen politagoa edo
aproposagoa egitea nahi baldin badugu, Globster programa erabiltzeko aukera
dugu. Bertan aurre-irizpide batzuk agertzen dira, eta zure gaia zein den
arabera, baita formaltasun maila kontuan hartuz, irizpide bat edo bestea
erabiltzeko aukera daukazu. Zuriz agertzen den irizpidea ere badago, eredu
pertsonal bat egin nahi izatekotan. Hezkuntzari begira, oso baliabide
erabilgarria dela uste dut, umeek haien lanak aurkezteko modu desberdina eta
originala delako, eta horrekin batera, internetaren bidez lortzeko aukera
duzunez, dohainik da, beraz edonork eskuratzeko aukera izango du.
Bigarrenez, StoryBird web gunea
ezagutu dut, non ipuinak sortzeko eta eskuratzeko aukera duzun. Ipuinak eta
istorioak liburu digital formatuan balira bezala agertzen dira. Umeek
irakurtzeko oso aukera ona da, eta nire Bloggaren gaiari begira oso aproposa
da, nire blogga ingelesa jorratzera bideratuta dagoelako eta bertako istorioak
ingelesez agertzen direlako. Lehen azaldutako programa bezala, dohainik da,
beraz esan dezakegu kultura eskuratzeko oso aukera ona dela, baita Lehen
Hezkuntzako klase batea erabiltzera begira. Askotan, irakasleek kezkatzen dira
ez eskoletan ingelesezko libururik ez daudelako eta dendetakoak oso garestiak
direlako. Hori dela eta, web gune honi esker, irakasleek umeekin ingelesa
lantzeko aukera berri bat dute, diru ezak arazoa izan gabe.
Hirugarrenez, Voki deituriko
programa erabiltzen ere ikasi dugu. Nik nire kabuz nola erabiltzen den ikasi
nuen, oso ideia ona iruditzen zitzaidalako panpinen bat nire Blogg-aren sarrera
ahoz azaltzen agertzeak. Taldekide batek horrelako bat zeukan, eta internetan
bilatuz Voki programarekin topo egin nuen. Eskolari begira, Blogg-ean txertatzeko
baliogarria da, baina ez dut uste beste erabilpena duenik. Beraz, programa hau
besteak bezain interesgarria ez da, nire ustez. Aurretik azaldutako programak
Lehen Hezkuntzako edukiak jorratzeko eta umeen gaitasunak garatzeko askoz
baliogarria da.
Azkenik, Joke Zone programa
ezagutu du. Programa honetan puzzleak egiteko aukera agertzen da. Nire
Blogg-ari begira, ez dut uste baliogarria izango denik, nire Blogg-aren
gaiarekin loturarik ez duelako. Hala ere, eskolari begira, lan egiteko modu
berria dela uste dut, batez ere lehenengo zikloko umeekin lan egiteko. Puzzleen
bidez umeek pertzepzioa garatzen eta lantzen dute, eta programa honek puzzleak
egiteko modu berri bat eskaintzen dute. Horrekin batera, programa honetan
sartzeko internetan bilatu behar duzu (beraz, dohainik da). Ondorioz, umeek
pertzepzioa jorratzeaz gain, teknologia berrietara hurbiltzeko aukera dute, eta
gaitasun digitala garatzeko aukera ere badute.
Laburbilduz, hasieran horrelako
programak denbora pasatzeko baino ez direla balio badirudi, baina eskolari
begira oso baliogarriak izan daitezke. Azkenean, irakasleak baliabide guztien
hausnarketa eta azterketa egin behar du, eta klasean erabilitako guztiaren
helburua zein den argi izan behar du, nahiz eta beste pertsona batzuen ustez denbora
pasatzeko baino ez direla balio.
Aurretik azaldutako guztiari
erreparatuz, gaurko saioan gauza anitz ikasi ditudala esan dezaket.
Etorkizunean irakaslea izango naizen heinean, internetak eskaintzen dituen
baliabide eta aukera guztiak ezagutu behar ditudala uste dut. Askotan, eskolak
baliabide eta material berrietarako diru gutxi ematen du, eta ondorioz,
irakasleak haren metodologia aberasteko eta edukiak jorratzeko material berriak
bilatu behar ditu. Internetak irakasleen lana errazten du, bertan eskainitako
material gehiena dohainik delako.
Hamargarren astea: abenduaren 19-20a :
Azkenengo astea izan den heinean, talde bakoitzak burututako proiektuaren aurkezpena egin beher izan du. Proiektu batzuk oso interesgarriak zirela iruditu zait, beste batzuk aldiz oso landuak ez zeudela uste dut. Nire taldeak egindako proiektuari begira, Txanela irakasgaiko edukiak lantzeko 6 baliabide desberdinak erabiltzea, nahiko ona izan dela esan dezaket. Horrekin batera, klase batean bideragarria dela uste dut, nik praktikak burututako klaseari bideratuta dagoelako.
Proiektu hau egin behar genuela aurkeztu zigutenean, ez nekien nondik hasi ahal ginen. Nire esperientzian oinarritu nintzen eta klase batean ordenagailuekin informazioa bilatu eta Word-en testuak kopiatu baino ezin zela uste nuen. Denbora pasa ahala, eta proiektu hau burutzeko egin behar izan dugun jarduerei esker, konturatu naiz prdenagailuek aukera asko eskaintzen dituztela, batez ere internetari esker. Horrekin batera, kontuan izaten badut nire taldekideek teknologia berrietan oso murgilduta daudela, eta nire ikasketa prozesuaren parte garrantzitsua izan direla, esan dezaket uste nuen baino askoz gehiago ikasi dudala.
Ezinbestekoa da irakasleek teknologia berriek eskaintzen dituzten programa, baliabide, etab. guztiak ezagutzea, baino askoz garrantzitsuagoa da horiek eskola eremuan nola erabili ahal diren jakitea eta horretaz hausnartzea. Proiektua egin ondoren, badakit eskolan Popplet, Delicious, Movie maker, Photoshop, Glogster, Prezi, besteak beste, programak oso erabilgarriak eta gehigarriak direla. Beraz, klase batean ez da nahikoa ordenagailuak izatearekin, baizik eta horiek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea eta aplikatzeko aukerak ematea.
Talde lana alde batera utzita, nire Blogg-ari buruzko hausnarketa egitea ere oso garrantzitsua dela uste dut. Nire Blogg-a ingelesa inguruan lan egiten du eta bertan ere euskara jorratzeko aukera badago. Nire asmoa ingelesa modu desberdin batean jorratzea zen. Lehen Hezkuntzan ingelesa mailari begira desberdintasun anitzak daude, eta horregatik ingelesez eskuratutako guztia euskaraz ere lantzeko aukera dago. Musika arloan, adibidez, abestien letra euskarara itzulita daude. Praktikak burutu ditudanean, umeek ingelesezko abestiak erraz ikasten dituztela eta bai interes bai arreta izugarria ipintzen dutela ikusi dudanez, nire Bloggean musika inguruko arlo bat lantzea ezinbestekoa iruditu zait.
Bloggean sartu ditudan elementuei begira, internetan bilatzen ikasi dut. Hasiera batean nire klasekide baten laguntza beharko nuela uste nuen, baina azkenean erabaki nuen nire ezagutzak erabiliko nituela Blogg-a aurrera eramatea. Gauza berriak ere ikasi dut, esan bezala, interneten bilatzen Bloggaren sarrera ematen duen panpin bat sartzen ikasi nuen, adibidez. Beste taldekieen Bloggekin konparatuz nire Bloggaren estruktura askoz sinpleagoa da, nire azken xedea adin guztietako umeek Blogga hau erabiltzea da eta, baita materiala eskuratzeko ahalik eta erraztasun gehiena izateko.
Laburbilduz, esan dezaket nahiko ikasidudala Blogg-a burutzean eta oso baliogarria iruditzen zaidala mota honetako lanak aurrera eramatea, etorkizun batean irakasleak izango garen heinean gure klaseko Blogg-a egitea oso komenigarria izango delako, ez soilik klasean landutako materiala umeek eskura izateko, baizik eta umeek protagonismoa ere izateko, haiek sarrerak egiteko uakerak izanez.
Lauhilabeteko honetan ikasitakoari erreparatuz, teknologia berriekin zerikusia duren ezagutza asko jaso ditudala esan dezaket, batez ere taldean lan egiterakoan. Orain esan dezaket badakidala zer egin ahal dudan klaseko ordenagailuekin eta gaitasun digitala garatzeko beharrezkoak diren ekintzak eta jarduerak aurrera eramateko gai naizela.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina